Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra 您所在的位置:网站首页 plazak Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra

#Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra| 来源: 网络整理| 查看: 265

Gaur egun asimetria sakonak ikus daitezke munduko herrialdeen ekonomia eta gizarte garapenean. Herrialde gutxi batzuek ongizate maila egoki bat dute; aldiz, herrialde gehienetako biztanleriak pobreziak eta desberdintasunek eragindako arazo larriak ditu.   

Munduko egoera larri horri erantzuteko, gobernuz kanpoko erakundeek, nazioarteko erakundeek eta instituzio publikoek baliabide ugari bideratzen dituzte nazioarteko lankidetzara.

Horiek horrela, Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterrak aukera ematen die ikasleei garapen prozesuetan eragiten duten fenomeno askotarikoen ikasketan sakontzeko, giza garapenaren, iraunkortasunaren eta genero berdintasunaren paradigmetatik abiatuta. Horrekin batera, nazioarteko lankidetza lantzen da nazioarteko gizarteak bizikidetza baketsua eta garapen globala sustatzeko duen tresna gisa.

Master honek prestakuntza profesionala eta multidiziplinarra ematen du, garapenerako lankidetzan arituko diren profesionalak trebatzeko. Gainera, doktorego programetara eta ikerketara sartzeko aukera ematen du; bereziki, Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programara, Hegoak Institutuak, Ekonomia Aplikatua I, Ekonomia Aplikatua IV, Soziologia, Soziologia 2 eta Enpresa Zuzenbidea Sailek eta Gezki Institutuak eskaintzen dutena.



【本文地址】

公司简介

联系我们

今日新闻

    推荐新闻

    专题文章
      CopyRight 2018-2019 实验室设备网 版权所有